Sinopsia
|
Txikitako lagun Kepa eta Martinek, bi urte daramatzate greban enpresa berean. 40 urte bete berri, Martinek ez dio bere bizitzari zentzurik ikusten eta Kepa ez da saiatu ere egiten zentzua topatzen. Langile borroka geratuta dago eta ez dirudi konponbiderik duenik.
Amore emateko puntuan daudenean, helburu bat sortu da: protesta Frantziako Tourrera eramatea. Horrela, enpresako auto bat lapurtu beharko dute, sindikatutik dena hustu eta Pirinioetara karrera bizkorra hasi. Guzti hau, Zuriņe kazetari gazte baten laguntzarekin egingo dute; neskaren presentziak mota guztietako sentimenduak eragingo dizkie biei.
Bitartean, Iņigo, enpresako gerentea, iheslarien atzetik abiatzen da ustekabean beraiekin daramaten agiri baten bila.
|