Moztu

Home  »  Lanak  »  Proiektuak

[Proiektuak]

Gaur egun, moztuk hiru dokumental proiektu ditu ekoizpen fasean: Azken Urratsa, Europako hiru herrialdeetan errodatzen den dokumentala, Denbora Zenbatzen eta Debekatua dago Oroitzea. Beste bi dokumental ditu aurre produkzio fasean: Cuidadores eta Ametsaren Koloreak.

Azken Urratsa

Descargar pelicula   Azken Urratsa

moztu filmak “Azken Urratsa” dokumentala grabatzen hasi da. Hiru urteko aurre produkzio luze baten ondoren, martxan da Ingalaterran, Frantzian, Belgikan eta Euskal Herrian zehar grabatuko duten proiektu hau. moztuk orain arte eginiko proiektuetatik handiena da film hau.

Honoko hauek lagundu dute diruz: ICAA; Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura eta Euskara Zuzendaritza eta Lankidetza, Giza Eskubideetako eta Berdintasuneko Zuzendaritza; MEDIA; Eusko Jaurlaritzako Kultura eta Mugaz Gaindiko Fondoak; Hernaniko eta Oiartzungo Udalak.

Cuidadores

Descargar pelicula   Cuidadores

Dokumental honek, endekapenezko gaixotasuna pairatzen duten pertsonen zaintzaz arduratzen diren familiartekoan gaia jorratzen du.

Honoko hauek hartzen dute parte proiektuan: ICAA; CEAFA (Confederación Espańola de Familiares de Enfermos de Alzheimer y otras Demencias), FAE (Federación de Alzheimer de Euskadi), AFAGI (Gipuzkoako Alzheimerdun Gaixoen Senitartekoen Elkartea), INGEMA (Instituto Gerontológico de la Fundación MATIA).
Honoko hauek laguntzen dute diruz: Eusko Jaurlaritzako Etxebizitza eta Gizarte Gaietarako Sailaren Gizarte Gaietarako Sailboruordetza eta Gipuzkoako Gizarte Politikarako Departamentua, Kutxaren Gizarte Ekintza.

DENBORA ZENBATZEN. Muttogorriko hormak

Descargar pelicula   DENBORA ZENBATZEN. Muttogorriko hormak

Enara Goikoetxearen dokumental hau, garapen fasean aurkitzen da.

Diru laguntzak: Eusko Jaurlaritzako Kultura Saileko Garapenerako Diru Laguntzak.

1 2 3

* Para poder ver nuestros trabajos deberá instalarse el plug-in de Quicktime.